“Navarra Selección”-Turismo en Navarra, CR LISTENek aukeratutako turismo eta aisia programa betea da.
Programa horretan partikularrentzako eta talde txiki nahiz handientzako proposamenak aurkituko dituzu, eta pertsona kopuru zehatz batera, egun kopuru zehatzera nahiz eskatutako ostatu motara egokitu daiteke.
“Navarra Selección”-Turismo en Navarra, izeneko programak ostatuak, bisitaldiak eta jarduerak aukeratuko dizkizu arreta handiz. Maila guztietako hiri hotelez, landa hotelez eta landetxez, mendiko kanpinez nahiz turismo aterpetxez gozatzeko aukera izanen duzu. Finean, publiko eta aurrekontu guztietara egokitzen den proposamena da. Gainera, nahi baduzu, zure kabuz nahiz gidari adituekin egin ditzakezun jarduerak jasoko dituen programa zehatz bat eska dezakezu.